sábado, 25 de febrero de 2012

Sinfokids proiektua

Musika sinfonikoa ikastetxeetara eramango du SinfoKids proiektuak.
Ikasturtea hastearekin batera, Sinfokids Euskadi osoko ikasgeletara helduko da. ETBn emititu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak lehen hezkuntzako ikastetxe, musika eskola, kontserbatorio eta berritzegunetan banatu du Sinfokids, orain eduki gehiago dituen DVD bilakaturik.


Musika eta hezkuntza uztartzen dituen ikus-entzunezko ekimena da. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, EITBk eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jarri dute martxan
Musika eta hezkuntza uztartzen dituen ekimena da, gazteen artean musika klasikoa zabaltzeko helburuarekin. EITBko ikus-entzuleei ere musika sinfonikoaz gozatzeko aukera emango die proiektuak.Bost unitate didaktikotan banatutako DVDa sortu dute, hainbat musikari, aktore eta komunikazio munduko profesionalen laguntzarekin. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez argitaratu dute.
ETBn emititutako kapituluak eskuragarri ditugu hurrengo helbide hauetan:
1. atala.:  http://www.eitb.tv/es/#/video/905865593001
2. atala. http://www.eitb.tv/es/#/video/805872687001
3.atala http://www.eitb.tv/es/#/video/905755570001
4. atala. http://www.eitb.tv/es/#/video/905819835001
5. atala: http://www.eitb.tv/es/#/video/905896272001

No hay comentarios:

Publicar un comentario